Toki entitateek tamaina, kultura eta baliabide ezberdinak dituzte, baina guztiek ere eskumen berdinak dituzte; beraz, guztiek ere jorratu beharreko prozesu berdinak dituzte herritarrei eskainitako zerbitzuak kudeatzeko, beren ahalmen sozioekonomikoa garatzeko, eta gizarteari nahiz gizartearen ordezkariei kontuak emateko.

Esparru-proposamen edo jarraibide-proposamen bat prozesu baten ekintzen sekuentzia adierazteko modu bat da. Lau ezaugarri izaten ditu:

  • Prozesua kudeatzeko ziklo osoa barnebiltzen du (PDCA), hau da, plangintza, garapena, kontrola eta doikuntza
  • Sekuentziaren ordena aldatzeko aukera ematen du, toki entitate bakoitzean, baina haren jatorrizko adierazpenak nolabaiteko orientazio logikoa dauka
  • Kudeaketa-prozesuaren beste alderdi batzuekin osatzen da, hala nola testuinguruko datuekin, xedearekin eta adierazleekin, guztiak ere jarraibidearen zentzua errazten baitute.
  • Informazioa biltzeko euskarriak izaten ditu lotuak, hala nola erregistroak, galdetegiak eta txostenak.

Proposatutako formatuak jaitsi daitezke toki entitate bakoitzaren egoerara egokitzeko. Erantsi diren argitalpenek mantendu egiten dute barnean aipaturiko jabetza intelektuala.

Kontsultaren helburuak:

  • Profesionalek tokiko sektorean prozesuak antolatzeko erabiltzen dituzten formak ezagutzea
  • Gogoeta egitea prozesu bakoitzean eskura dauden eduki eta formatuekiko barne-kudeaketaz, egokitzapenaz, aplikazioaz eta eraginkortasunaz.

Jarraibideak irakurri ondoko gogoeta:

  1. Ulertu al duzu jarraibidearen eduki osoa edota komeni al da beste erreferentzia osagarri batzuk kontsultatzea (kontzeptuak, adibideak, jardunbide egokiak, eskuliburuak, ikastaroak, etab)?
  2. Nire Erakundean egiten al da bere osoan eta eraginkortasunez jarraibidean azaldutako jarduera? Erabiltzen al da antzeko edo jarraibidean azaldutakoaz bestelako neurketa-adierazlerik?
  3. Lagundu al dezake jarraibideak jardueraren bat hobeki kudeatzen nire Erakundean, edukiak era literalean txertatuz, edo komeni al da egokitzapenen bat egitea, erabilera eraginkorragoa izan dadin (zabaldu, murriztu, aldatu edo eguneratu)?

1. Planificación municipal plurianual

6. Información externa y relación con la ciudadanía

7. Relación con organizaciones del entorno

11. Promoción e Innovación

12. servicios directos a los ciudadanos/as

13. Información Interna y Calidad en la Gestión

14. Economía y justicia

16: Gestión del Personal

17. Formación y desarrollo del personal