Tokiko Kudeaketari buruzko Ezagutzarako Ikasgela Birtuala aukera bat da informazioa eta ezagutza webaren bidez eskuratzeko, arreta tokiko kudeaketari loturiko gaietan pausatuta.
Ezagutza hainbat arlotan dago bildua, baina haietako bakoitzak bere sarbidea du: kontzeptuak, prozesuak, jardunbide egokiak, ikastaro auto-formatiboak, eta eskuliburuak.
Informazioa eremuz eremu aurkeztua dago: aldizkari digitalak, entitateetarako estekak, albisteak, plataforma erabiltzeko gida, etab.
Halaber, lankidetzazko foro birtualak sor daitezke haietan parte hartzeko, erabiltzaileen arteko iritziak partekatze aldera.
Gizartea bilakatzen denez, eta jendeak era iraunkorrean, azkar eta egokitasunez ikasteko aukera izan behar duenez, betiere lanarekin eta bizitzarekin modu bateragarrian, Ikasgela Birtualak hau guztia errazten du:
- IRISGARRITASUNA: askotariko eta aldi bereko ezagutza era iraunkorrean eskuratzeko.
- MALGUTASUNA: bakoitzak antolatzen du non ikasi eta zer ordutan
- EGOKITZAPENA: ikasketa molde ezberdinetara dago egokitua
- ERAIKUNTZA: pentsamendu eraikigarriko gaitasunen garapena, era askotako jarduerak eginez auto-kudeatua.
- KULTURA TEKNOLOGIKOA: Dena IKT tresnen bidez gauzatzen da
- AURREZPENA: bai denbora bai dirua, ez baitago garraio gasturik, ez da argitalpenik erosi behar, ez ostatu gasturik, etab.
- ELKARLANA: elkarlanean diharduten taldeen dinamika asinkrona