SARRERA
Gida honen bitartez plataformaren erabilerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu lehen aldiz sartu zareten erabiltzaileei.
Erraz nabigatzen da, intuizioz, hurrengo erantzunetan ikusiko duzuen bezala.
ZER TEKNOLOGIA BEHAR DUT PLATAFORMAN NABIGATZEKO?
Edozein Web nabigatzailetatik sar zaitezke, sistema eragile orotatik (MS-Windows, MacOS, GNU/Linux eta beste). Nabigatzaile gomendatuak MS-Internet Explorer, Mozilla Firefox, Google Chrome sistemen bertsio eguneratuak dira.
NOLA SAR NAITEKE IKASGELA BIRTUALEKO EDUKIETAN?
Bi eduki mota dira, informazioa ematen dutenak (sarbide librekoak) eta sarbide eskatukoak.
Sarbide libreko edukiak ikusteko, sar zaitez orrialde nagusiko atal ikusgai bakoitzean. Atal bakoitzak bere antolaketa dauka.
Sarbide eskatuko edukiak ikastaro matrikuladunak dira (denak ez), bai eta foroak ere, hau da, parte-hartzaileei alta eman behar zaien foroak.
NOLA PARTE HAR DEZAKET ERA AKTIBOAN EZAGUTZA SORTZEN?
Hiru modutan:
1.- Foro birtual tematikoan parte hartzeko eskaria eginez eta taldearekin iritziak partekatuz. Katedrak alta emanen dizu eta foroaren elkarrizketetan sartzeko aukera izanen duzu. Era berean, foro bat sor daiteke, gutxienez hiru parte-hartzaile badira.
Badago foro birtualak erabiltzeko erregelamendu bat, parte-hartzaileen eskubideak eta betebeharrak arautzeko.
2.- Berariazko gaietako argitalpenak helaraziz, edo lan euskarriak (erregistro ereduak, galdetegiak, txostenak) edo haiei buruzko erreferentziak bidaliz, toki entitateetan ari diren profesionalen interesekoak izan daitezkeenak. Katedrako Batzorde Teknikoak baliozkotuko ditu eta argitara emanen dira, eta kolaboratzaileen zerrendan egonen zara.
Badago Etika Kode bat argitalpenak zabaltzeko
3.- Prestakuntza-jarduera birtualak emanez edota prestakuntza-estekak helaraziz, toki entitateetan ari diren profesionalen interesekoak izan daitezkeenak. Katedrako Batzorde Teknikoak baliozkotu ditu eta argitara emanen dira, eta kolaboratzaileen zerrendan egonen zara.
Prestakuntza-jarduera birtualak aldeen arteko akordio bidez eginen dira.
NON HAR DITZAKET IKASGELA BIRTUALARI BURUZKO ARGIBIDEAK?
Orrialde nagusian emaniko harreman-helbidearen bitartez